« Volver a la noticias

Solac markako lapiko elektrikoa

2020-02-03  ¦  marina

Neguko hotzari aurre egin ahal izateko, janari beroak ditugu aproposenak. Horregatik, otsailean, Solac markako lapiko elektrikoa zoragarri hau aukeratu dugu hileko pieza giza.

Solac markako lapiko elektrikoa

Lapiko mota hauen berezitasuna da sukaldatze motelekoak direla. Aurreko programazio baten bidez, sukaldaria, 80 – 100 graduetako tenperatura egonkorren bitartez, janaria denbora luzez prestatzen joango da; honela, egosten dagoen bitartean bestelako eginkizunak burutu ditzake. Tresna mota hauek 70eko hamarkadan dute jatorria, nahiz eta Solac-ek urte batzuk geroago ekin zion ekoizteari. Lapikoak bi zati dauzka: batean, zeramikaz osaturiko egituran, elikagaiak sartzen dira, eta metalezko oinarria duen beste partean, korronte elektrikoaren bitartez beroa sortzen da.

  1. urtean sortu zen Solac enpresa Eibarko hirian eta bertan jarraitu zuen hasiera batean Matxarian eta geroago Txonta kalean. 2003. urtean Gasteizera eraman zuten Eibarren geratzen zen ekoizpena, eta horrela Gasteizko sail nagusiarekin bat egin zuen. Sorreratik hasita ekin zioten etxetresna elektrikoei egiteari. Hasieran kafeterak eta plantxak egiten zituzten. Denborak aurrera egin ahala, beraien ekoizpena dibertsifikatzea erabaki zuten. Eta horrela, 1955. urtean, ogi txigorgailuak egiten hasi ziren. Poliki-poliki Solac marka handituz joan zen, eta 1979. urtean hidropresiozko lehendabiziko kafera sortu zuten, eta urte batzuk beranduago, 1983. urtean, esnea berotzeko lehendabiziko makina.

Solac kalitate handiko produktuak dituen enpresa bat dugu eta beraz esan daiteke Eibarren historian zehar egin diren lan finen eredu dugula.

Pieza hau Pilar Gutierre de Tejadak eman du