I. Argazki Lehiaketa Burdina historian zehar.

2023/03/21
Pirinioetako Burdinaren Bidearen Europako ibilbideko museoak eta monumentuak ezagutzen
Card image cap
  1. Xedea

“Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren Bidearen Europako ibilbideko museoak eta monumentuak ezagutzen” argazki lehiaketak, Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteak (RDHP) antolatutakoak, izen bereko Europako Ibilbideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea du helburu, baita herritarren artean sormena eta elkar banatzea sustatzea ere.

  1. Baldintza orokorrak

 Argazki guztiak Pirinioetako Burdinaren Bideko baliabideetako batean egin behar dira; kontsultatu zerrenda hemen: https://larutadelhierroenlospirineos.es

Lehiaketan parte hartzeko, izena eman eta argazkiak modu digitalean bidali behar dira, 2023ko apirilaren 25eko 22:00ak baino lehen, RDHPren webgunearen bidez; 

https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/1-argazki-lehiaketa/

Argazkiek dokumentu honen 4. puntuan deskribatutako gaiak eta ezaugarriak betetzen badituzte, RDHPren webgunean jarriko dira ikusgai; bestela, argazkiren batek baldintzaren bat betetzen ez badu, ez da bistaratuko eta lehiaketatik kanpo geratuko da.

  1. Parte-hartzaileak

Lehiaketa herritar guztientzat dago zabalik.

Erakundeek antolatutako jardueretan izandako parte-hartzearen emaitza izan daitezke argazkiak, edo ondare-baliabideetara edo monumentuetara banaka egindako bisiten emaitza.

Argazki bat aurkezteko, ez da nahitaezkoa erakundeek lehiaketarekin lotuta antolatutako jardueretan parte hartzea.

Debekatuta dago epaimahaikideek lehiaketan parte hartzea. 

  1. Argazkien gaiak eta ezaugarriak

Lehiaketara aurkezten diren argazkiek lotura zuzena edo zeharkakoa izan behar dute lehiaketaren gaiarekin; argazkiak egilearen ikuspegi pertsonala erakutsi behar du, eta ondare-multzoan, arkitektura-xehetasun batean edo elementu horrekin lotzen den objektu batean zentratu daiteke.

Erakunde bakoitzak programatutako jardueretan eta/edo irteera gidatuetan, edo libreki egindako argazkiak izan daitezke.

Armagintzaren Museoak, Eibar: burdina, mirak eta objektiboak goiburuarekin, zenbait jarduera antolatu ditu lehiaketako partaideak inspiratzeko. 

  • Museorako sarrera doan, martxoaren 25etik apirilaren 23ra.
  • Ibilbide gidatua Eibarko kaleetan barrena, industriaren bilakaera eta garapena ardatz hartuta, Nerea Alustiza historialariaren eskutik. Apirilaren 1ean, 11:30ean, San Andres elizan – gaztelaniaz – 90 min. Izen-ematea: museoa@eibar.eus
  •  Bisita gidatua bilduma iraunkorrera. Apirilaren 15ean 17:00etan euskaraz / 18:30ean gaztelaniaz / 20 plaza Izen-ematea: museoa@eibar.eus

Ez dira onartuko eduki desegokiak, lizunak, sexualki esplizituak, bortitzak, iraingarriak edo difamatzaileak dituzten argazkiak, identifika daitezkeen pertsonak erakusten dituztenak edo hirugarrenen irudi edo intimitate eskubidearen aurka egin dezaketenak. Ebaluazio Batzordeak argazkiak baztertzeko ahalmena edukiko du.

Argazkiak formatu horizontalean egingo dira, JPGn, eta ez dira izango 6 megatik gorakoak. Argazki-artxiboaren izenak argazki-zenbakitik hasi eta izenburuarekin jarraitu beharko du. Adib.:

1 Pirinioetako burdina.jpg

2 Pirinioak eta burdina.jpg

 RDHPren web ofizialean dagoen inskripzioa eduki beharko dute; 

https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/1-argazki-lehiaketa/

Parte-hartzaile bakoitzak 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez; argazki horiek ez dute une horretan beste lehiaketa batzuetan parte hartuko, eta aurretik saritu gabeak izango dira.

  1. Egutegia

Lehiaketa 2023ko martxoaren 25etik apirilaren 25era bitartean egingo da; lehiaketaren irabazleak 2023ko maiatzaren 10ean izendatuko dira, posta elektronikoz, eta Bidearen webgunean argitaratuko dira. 

RDHPk eskubidea edukiko du lehiaketa edozein unetan zabaldu, murriztu, aldatu edo bertan behera uzteko, bereziki ezinbesteko kasuetan, parte-hartzaileek konpentsaziorik erreklamatzeko aukerarik gabe.

  1. Epaimahaia eta argazki irabazleen deliberazioa eta hautaketa

Bost lagunek osatuko dute epaimahaia;

1.- Pirinioetako Burdinaren Bidearen koordinatzaileak, Olivier Codina jaunak.

2.- Argazkigintzaren sektore profesionaleko ordezkari batek, Alex Tena jaunak.

3.- Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura-ondarearen ordezkari batek.

4.- Kataluniako Generalitateko MNACTEC museo ordezkari batek.

5.- Pays de Nayko turismo bulegoko kultura-ondareko eta turismoko teknikari batek.

Epaimahaiak aukeratuko ditu lehiaketako hiru (3) argazki irabazleak.

Irudiaren originaltasuna, konposizioa, berezitasuna eta kalitatea, erabilitako teknikaren zailtasuna, eta Pirinioetako Burdinaren Bideko ondarearen balioak gogora ekartzeko gaitasuna izango dira argazkiak baloratzeko irizpideak.

Berdinketa gertatuz gero, Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteko presidentearen botoak hautsiko du berdinketa.

Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko eskubidea izango du, baldin eta uste badu  argazkiek ez dutela merezimendu nahikorik edo lehiaketaren oinarriak urratu dituztela.

  1. Sarituak jakinaraztea

Sarituei mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaie, eta Bidearen webgunean argitaratuko da, 2023ko maiatzaren 10ean. 

  1. Sariak

Sariak honako hauek izango dira:

Lehenengo saria: Hoteleko bi gau, pentsio erdiko erregimenean, eta museo eta instalazio kulturaletarako sarrerak, hiru lagunentzat.

Bigarren saria: Material fotografiko-informatiko eta elektroniko sorta bat, katalogo jakin batetik aukeratu beharrekoa, gehienez 400 eurokoa.

Hirugarren saria: Material fotografiko-informatiko eta elektroniko sorta bat, katalogo jakin batetik aukeratu beharrekoa, gehienez 300 eurokoa.

  1. Jendaurrean jartzea

Lehiaketan puntuaziorik handiena lortzen duten 12 argazkiak aldi baterako erakusketa ibiltari batean jarriko dira ikusgai, lehiaketaren ondorengo urtean. Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteak saritutako argazkiak erreproduzitu, banatu eta jendaurrean jartzeko eskubidea izango du. Egileak ezin izango du, inola ere, saria ez den beste ordainsaririk eskatu.

  1. Datu pertsonalen eta irudi-eskubideen babesa

Parte-hartzaileek RDHP elkarteari lagatzen diote, esklusibotasunik eta denbora-mugarik gabe, irudiak erabiltzeko eta erreproduzitzeko baimena, indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legearen arabera.

  1. Beste xedapen batzuk

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Oinarri hauen interpretazioan zalantzarik sortuz gero, RDHP Elkarteak horiek aldatzeko eskubidea izango du.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan RDHPren idazkariarekin, honako posta elektroniko honetan: info@ironrouteinthepyrenees.com