Museoa

Eibarko hiriak bere museoa du armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gorde eta zabaltzen duena.

Museoa, udalarena, lehen arma-fabrika izan zen eraikin batean dago, herriaren erdialdean bertan dagoena. Museo horrek, alde batetik, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen ditu, eta bestetik, Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.