Zerbitzuak

Armagintzaren Museoa zerbitzu publikoko udal-ekipamendu bat da ondarearen kontserbazioa helburu duena. Zerbitzu-karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko, gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Proiekzio-gela:

Dokumentalen proiekzioa.

Audio-gidak:

Museoak ibilbidea gida akustikoarekin egiteko aukera ere eskaintzen du. Sistema honen bitartez, autonomia osoz egin daiteke bisita, museoari buruzko azalpenak ematen baitira, dela bisitariaren gailu mugikorra erabiliz, dela harreran eskuragarri dauden audio-gidak erabiliz. 

Dokumentazio-gunea:

Armagintzari eta haren historiari buruzko bibliografia begiratzeko eta informazio zabalagoa izateko aukera ematen dio bisitariari.

Denda:

Oparitarako objektuak eta armagintzari buruzko hainbat argitalpen.

Jantzizaindegia:

Museoaren zerbitzu honetan jantziak eta barrura sar ezin daitezkeen gauzak gordetzen dira (aterkiak, poltsa handiak, motxilak eta abar...). Higienea zaintzeko ezin izango da ez janaririk, ez animaliarik, ez landarerik sartu.

Atseden lekua:

Museoan atseden-leku bat dago.

Zerbitzu Karta - Eibarko Arma Museoa (PDF)

Jaitsi zerbitzuen gida (PDF, 200 Kb)