Bildumak

Museoak arma-bilduma zabala eta Eibar-en egindako produktuetako aukera handia biltzen ditu: bizikletak, motorrak, josteko makinak... denak oso marka ezagunetakoak: Alfa, LambrettaGACOrbeaBHEl Casco, Ezpela, JataSolac...

Bildumak 15.000 pieza eta dokumentu baino gehiago ditu, jatorria hainbat funts eta bildumatan dutenak: Armeria Eskola, Carlos Narbaiza FuntsaStar Funtsa.... eta hazten jarraitzen du, dohaintzei eta eskuratze berriei esker.

Funts museografiko eta dokumental hauek aukera ematen dute Museoaren berezko erakusketez eta jarduerez gain,  beste erakunde batzuekin ere lankidetzan aritzea. 

Erregistratutako eta katalogatutako funts guztietara jotzeko, Armagintzaren Museokoetara zein Euskadiko Museoen Sarean dauden gainontzeko museokoetara, egin klik hemen.