Burdinaren Bidea

Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea

Burdinaren bidea - Logoa 1Eibarko armgaintzaren eta industriaren museoa Pirinioetako Burdinaren Bideoko kide da.

Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez. 1997an, proiektu hori burdinarekin zerikusia duten Ariège eskualdeko eta Akitaniako (Frantzian eta Katalunian) kultur ekipamenduetara zabaldu zen. 2004az geroztik, ibilbide hori zabaldu egin zen Euskadi ere barne hartuta.

Gipuzkoari dagokionez, hasiera batean Diputazioaren Agorregi (Aia) ekipamenduari eta Lenbur Fundazioari egin zitzaien deialdia, alabaina, bilera horietan bertan Zerain Kultur parkea proiektua, Igartza proiektua eta Chillida-leku berehala sartzeko proposamena egin zen, eta azkenean 2005eko maiatzean bideko bazkideek Bartzelonan egin zuten bileran gauzatu zen.

Hona kideen zerrenda:

  • Andorra: Govern d’Andorra eta Comú d´Andorra
  • Aquitania berria: Communauté de Communes du Pays de Nay
  • Katalunia: Museu de la Ciència i la Tècnica de Catalunya. Generalitat de Catalunya.
  • Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia, Lenbur Fundazioa, Beasaingo Udala,Eibarko Udala, Mutiloako Udala, Ormaiztegiko Udala eta Zeraingo Udala.

Elkarte hori kide berriak hartzeko prest dago eta badaude hainbat entitate elkarte interesaturik.

Burdinaren bidea 01

Historia

Horrela hasi zen Pirinioetako Burdinaren bidea izendatu dugunaren ibilbidea. Mugaz gaindiko burdinaren bide horren helburua da Pirinioetako ondarea aztertzea, birgaitzea, zaintzea eta erakustea, jendeari ezagutzera emateko meategiak, ikaztobiak, meategietako habitata, burdinolak, artxiboak eta Pirinioetako bi isurialdeetan burdinaren munduarekin zerikusia duen arkitektura. Horrela, bada, lortu nahi zen ahaleginak batzea, burdinaren kulturaren nazioarteko irakurketa eskaintzea eta kultura baliabide ezberdinak (museoak, interpretazio zentroak,...) Europako mapa batean kokatzea.

Ibilbide hori sortzeko erabateko adostasuna zegoenez, betiere ulertuta "ibilbideak bitarteko egokiak direla, gai jakin bat hartuta, lurralde mugakideak konektatzeko", bide edo ibilbide hori Europako Kontseiluaren Kultur Ibilbideen Europako Sarean sartzeko eginbideei hasiera eman genien.

Burdinaren bidea 04

Europako Kontseiluaren kultur ibilbideen programak eragindako adore horrekin, eta iragan komuna duten inguruko komunitateekin beharrezkoa den harremana kontuan hartuta, ondarearen estatu mailako arduradunek, lurralde mailako arduradunekin batera, Pirinioetako Burdinaren bidea izeneko mugaz gaindiko ibilbidea sortu zuten. Mugakide diren bost eskualde Andorra, Katalunia, Arieja, Akitania eta Euskal Herria, burdinaren gaia ardatz hartuta, inplikatutako hainbat erakunderekin lotu ziren, hala nola, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, Lenbur Fundazioa, Bizkaiko Zubia, Kataluniako Zientziaren eta Teknikaren Museoa, Bartzelonako Diputazioa Cercseko meategiekin, Arieja Departamentuko Kontseilu Nagusia, "Fer et Savoir Faire" Elkartea, Andorrako Comú de Ordino eta Andorrako Gobernua.

Beraz, aterpe berean, burdinaren inguruan zeuden bide ezberdinak bildu ziren burdinari eskainitako mugaz gaindiko ibilbide bat osatzeko, betiere, Kultur Ibilbideen Europako Institutuak ezarritako jarraibideak kontuan hartuta. Lehen ere esan den moduan, ibilbide horri Pirinioetako Burdinaren bidea deitu zitzaion.

Pirinioetako Burdinaren Bidea mugaz gaindiko proiektuak Ohorezko Aipamena jaso zuen Europako Kontseiluaren Europako Kultur Konbentzioaren 50. urteurrena ospatzeko, Wroclaun (Polonia), 2004ko abenduaren 9an egin zen Ministroen Biltzarrean. Ekitaldi horietan aipamen bana jaso zuten Europako bost ibilbidek: "La Hansek", "Parkeak eta lorategiak", "Vikingoen bideak", "Via Francígenak" eta "Pirinioetako Burdinaren Bideak.

Burdinaren bidea 02

Azken urteetan bilera ugari egin dira ibilbidea osatzen duten baliabide ezberdinek komunean dituzten intereseko gaiak lantzeko, proiektuak proposatu dira eta baterako ekintzak burutu dira. Nafarroako beste baliabide batzuei parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie, nahiz eta beti jakin izan den beharrezkoa zela bideak euskarri juridikoa izatea, hain zuzen ere hori baldintzetako bat da gure ibilbidea Europako Kontseiluaren Kultur Ibilbideetako partaide izateko. Era askotako bazkideak, nazionalitate ezberdinak eta egoera ezberdinak daudenez, hainbat figura aztertu dira baina egokienak iruditu zaizkigu, Elkartearen formula. Azkenean, formula hori aukeratu da, partaide guztien beharrak betetzen zituena baitzen.

Burdinaren bidea 03

Otsailaren 23 eta 24an bi bilera egin ziren Gipuzkoako Foru Aldundian eta bertan parte hartu zuten modu batean edo bestean proiektuan interesa azaldu zuten eragile sotzaileek. Bilera horren xedea zen konpromiso bat lortzea betetzeko Europako Kultur Ibilbideen Institutuak ibilbide horiei institutuaren “labela” edukitzen jarraitzeko ezarritako eskakizun eta betebeharrak. Beharkizun horietako bat da kultur elkarte bat eratzea proiektuko kideak biltzeko eta entitate juridiko gisa aritzeko Europako Kultur Ibilbide den Pirinioetako ibilbidearen inguruan programazio zehatz bat aurrera eramateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorengo kideekin batera parte nahiko luke elkartean sorreran: Andorrako Gobernua, Akitaniako Communauté de Communes du Pays de Nay "Fer eta savoir faire" Elkartearen bidez, Kataluniako Zientziaren eta Teknikaren Museoa; Lenbur Fundazioa, Beasaingo Udala, Zeraingo Udala, Ormaiztegiko Udala, Mutiloko Udala eta Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).