Bisita gidatuak
Eibarko Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorrean.
Bi motatako bisitak ditugu:
Talde hitzartuak
- Gehienez: 22 pertsona
- Ezinbestekoa da aldez aurretik, gutxienez 10 egun lehenago, erreserbatzea.
- Eguna eta ordua adostu behar dira
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa
Salneurria
- 40 €, taldea 14 pertsonatik gorakoa bada (prezioan ez da museoko sarrera sartzen)
- 73 €: 14 pertsona baino gutxiagoko taldeak (sarrera barne)
- Doakoa: Eibarko ikastetxeak.
Bisita erreserbatu
- Telefonoz: 943 708446, 943 708400.
- Posta elektronikoz: museoa@eibar.eus
- Edo Bisitaldi gidatuetarako erreserba egiteko eskaera, behar bezala beteta eta PEGORAn -Herritarren Zerbitzurako Bulegoan- aurkeztuta.
Bisita-eguna
- Puntualtasuna eskatzen da. Bisitariak finkatutako ordurako iristen ez badira, bisita ez da luzatuko. Hasi baino 10 minutu lehenago iristea gomendatzen da.
- Atzerapena: bisita atzeratzen bada, gidak 15 minutu itxoingo du eta 15 minutuok pasa ondoren alde egingo du. Dena den, taldea garaiz iristen ez bada, atzerapena handia ez izan arren, 943708446 telefonora deitzea gomendatzen da.
- Harrera: Harreralekuan, bisita gidatuko duen langileak harrera egingo dio taldeari.
- Irisgarritasuna: museoa publiko ororentzat da irisgarria. Taldekideen artean ezaugarri bereziren bat balego, komenigarria litzateke erreserba egitean jakinaraztea.
Ordainketa
- Ordainketa bisita baino 5 egun lehenago egin behar da gutxienez. Transferentziaren agiria jasotzean, museoak erreserba ziurtatutzat joko du.