Museoen Nazioarteko Eguna 2023
Hasieratik, proiektutik bertatik, Armagintzaren Museoak jasangarritasuna eta ongizatea izan ditu bere printzipioen artean, eta printzipio horiek izan dira museoaren proiektu guztietan ekintzak zeharka gidatu dituztenak.
Erakusketak funts propioekin egiten ditugu, garraioak eta bilgarriak erabiltzea saihestuz, eta, beraz, karbono-aztarna murriztuz.
Erraz biltegiratzen diren eta malgutasun museografikoa duten erakusketa materialak diseinatzen eta ekoizten ditugu gure museoan egiten diren erakusketa iraunkorretan eta aldi baterako erakusketetan berrerabiltzeko.
Giza baliabideak zein baliabide materialak eraginkortasunez kudeatzen ditugu.
Elementu museografikoak beste museo eta erakunde batzuekin partekatzen ditugu eta museoko dendan birziklatutako materialez egindako gauzak sartzen ditugu.Bertako artisauek proiektu museografiko eta pedagogikoetarako dituzten gaitasunak eta abileziak aprobetxatzen ditugu.
Erdigunean jartzen ditugu giza ongizatea eta justizia soziala, bisitariekiko eta komunitatearekiko harremanak bai eta publiko orokorrarekiko harremanak ere (aniztasuna eta inklusioa, sarbidea, komunitatea eta ikaskuntza eta inspirazioa).
Gure hurrengo proiektuen artean, museoko argiztapen osoa LED lanparekin ordezkatzea dago.
Etorri gu ezagutzera!
Sarrera doan maiatzaren 17tik 28ra