Zamacola tailer-etxea

2024/03/26
Apirilaren 18an Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Eguna dela eta, museoaren Youtube kanalaren bidez Eibarko monumentu bat aurkeztuko dizuegu apirilean zehar, Zamacola lantegi-etxea, zeina 2015ean Kultura Ondasun Kalifikatu izendatu baitzuten monumentu kategoriarekin.
Card image cap

Bideorako esteka

zamacola panoramica fotgrafia de Iñaki Oñate.jpg

Zamacola tailer-etxea 

Tailer-etxe hau, Otaola etorbidean dagoena errepide nagusiaren eta Ego ibaiaren artean, 1870ean eraiki zen. Bertan, beheko aldean, 36 m2-ko tailer bat dago armagintzako makineriarekin, forja bat eta indar hidraulikoa aprobetxatzeko instalazioa. Goiko solairuan, berriz, familiaren etxebizitza.

 Zamacolako etxe-tailer multzoak, bere instalazio eta makina guztiekin, ondare-interes berezia du, jarduera azaltzen duten elementuen elkarketan oinarrituta. Garai batean barrenatzeko halako lantegiak oso ohikoak ziren arren, eta auzo berean beste hainbat kokatu baziren ere, joan den mendean desagertuz joan ziren, Zamacolako hau tailer-etxe haien lekuko gisa geratu da. Tailerrak historiaren eta lanaren garai bateko erreferente gisa duen interes historikoa eta arma-tailer-etxe gisa duen interes tipologikoa batzen ditu. Zentzu horretan, bizilekuaren eta ekoizpenaren arteko konbinazioaren erreferente da –inguru horretako industrializazioan ohikoa zena- eta gainera, Eibarreko garai bateko armagintzaren lekuko berezia, funtsezko jarduera izan baitzen hiriaren historian.

Tailerra izeneko espazioa 2015 eta 2017 urteen artean zaharberritu zen.

 

Zamacola anaien historia

Felipe Zamacola (1860-1913) kanoi egileak sortu zuen XIX. mendearen amaieran, eta, ondoren, Pablo Zamacola semeak hartu zuen ardura eta “Zamakola e Hijos” enpresa sortu zuen, berak eta haren bost semeek osatua: Juan, Pablo, Silvestre, Francisco eta Cándido.

Pablo Zamacola eta bere seme Candido gerra zibilean hil ziren, gainerako anaiek armagintzan jarraitu zuten eskopetak fabrikatzen, "Zamacola Hermanos" izen sozialarekin, produkzioa JABALI markarekin merkaturatuz, 1954an Bartzelonako "E.Schilling y Cia" enpresari patentea erosi ondoren. 1982. urtearen inguruan, "Zamakola Hermanos" enpresak Eibarko fabrika itxi zuen, gerora merkatuan sartzeko saiakera egin ondoren, erabilgarritasun-eredu gisa erregistratutako eskopeta erdi-automatiko bat eskainita.