HITZALDI – SOLASALDIA: MIGUEL DELIBES ETA EIBAR
2021/06/30
Armagintzaren Museoak Miguel Delibes Fundazioarekin batera aurkeztutako "Miguel Delibes eta Eibar” erakusketa dela eta, hitzaldi-solasaldia egingo dugu Miguel Delibesen inguruan eta Eibarrekin izan zuen harremanaz.

Hitzaldian parte hartuko dute Adolfo, German eta Juan Delibes de Castro semeek Juan Antonio Sarasqueta eta Jose Luis Usobiaga armaginekin batera, Miguelen lagun izandakoak.
Ekitaldia uztailaren 13an izango da, 19:00etan, Portaleko areto nagusian.
Sarrera librea da osasun-betebeharren arabera aurreikusitako edukiera bete arte eta maskara erabiltzea ere nahitaezkoa izango da.