Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024

2024/09/23
Ibilbideen, sareen eta loturen ondarea Gizartea sareen gainean eraikitzen da.  Hartu-eman kultural, sozial, ekonomiko, zientifiko eta gainerakoek gizartean eta bere kultura- ondarean eragina izan dute, eta dute.
Card image cap

kartela

Kultura lotzen den lekua

Hartu-emanek Gipuzkoako kulturaren ibilbidean eragina izan dute, eta dute.

Kulturaren ibilbidean ondarea sustatzen da, eta, beraz, ondareak berak ibilbide hori sinbolizatzen eta erakusten du.

Armagintzaren Museoak honako jarduera honekin ospatuko ditu jardunaldi hauek:

Eibarko sareak eta konexioak

Eibarren bilakaera trukez beteta dago: truke komertzialak, industrialak, sozialak, teknologikoak... Truke edo hartu-eman horiek eragin handia izan dute, bai Eibarren beraren industria-bilakaeran, bai Eibarrekin harremana izan duten komunitateetako bilakaeran ere.

Bisita gidatuen bidez eta ekitaldi honetarako propio diseinatutako infografia baten laguntzaz, ibilbidea egingo dugu joan-etorriko historian zehar.

Eguna Urriak 19

Ordua 17:00 etan euskaraz eta 18:30an  gazteleraz

Iraupena: 60 min.

Partehartzaile kopurua: 20 lagun.

Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da: 

 museoa@eibar.eus 

Sarrera doan

2013_02709.jpg