Jarduera berria: Escape room museoan

2024/10/04
Gozatu museoaz eta ezagutu itzazu gordetzen dituen sekretuak, zure gaitasun eta trebetasunak frogatuz erlojuaren aurkako jolas dibertigarri honekin.
Card image cap


Nork hil zuen Andres de Astigarraga?

Ezin izango zara museotik irten galdera honi erantzun zuzena  eman arte. Jolas honen bidez gure museoaz gozatuz aparte zure gaitasun eta trebetasunak pil –pilean jarri beharko dituzu erlojuaren aurkako jolas dibertigarri honekin Andres de Astigarraga jauna hil zuen pertsona nor den jakin arte.


Zenbatek jolas dezakegu? 3-6 laguneko taldeak

Parte hartzeko adin mugarik badago? 13-14 urtetik gorako gazteentzat gomendatua.

Hizkuntza: Gaztelania eta euskara.

Gutxi gorabeherako iraupena: 45 minutu - 1 h

Salneurria: 60 €

Erreserbatu Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea gutxienez 10 egun aurretik .

  • Eguna eta ordua adostu behar dira