Pirinioetako Burdinaren Bidearen II. jardunaldiak
2024/03/26
Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari ikusgarritasuna emateko asmoz, maiatzaren 4an eta 5ean Burdinaren Ibilbideari buruzko II. Jardunaldiak ospatuko ditugu, Burdina eta artea goiburupean, aurten Musika protagonista dela.

Hori dela eta, Eibarko Musika eskolako ikasleek museoko armaginen lan-bankada hartu dute soinu-pieza batzuk sortzeko/inprobisatzeko, musika egiteko tresna gisa arma-tresneria eta eskopeta baten osagaiak erabiliz.
Eskerrak Eibarko Udal Musika Eskolako perkusio taldeari: Haritz Arakistain, Ander Altuna, Josu Hernández, Luken Carrasco eta Iraide Ansorena.