2022ko Ondarearen Europako Jardunaldiak

2022/09/22
2022ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldietarako, aurten Ondare jasangarria goiburupean, Armagintzaren Museoak jasangarritasunean eta ondarearen babesean oinarritutako bi jarduera proposatzen ditu. Lehenengoa, banderolak birziklatzeko tailerra, eta bigarrena, Organoz Blai! Erakusketa, Eibarko San Andres elizako organoaren zaharberritzearen garapenari buruzkoa.
Card image cap

Poltsak egiteko tailerra, museoko pankartak birziklatuta

Diseño sin título.jpg

Museoak, Eskusutxo sortu zuen Usua Anitua artisauarekin elkarlanean, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko tailer bat antolatu du. Tailer honetan parte hartzen dutenek poltsak egingo dituzte, museoaren zabalkundea egiteko erabiltzen diren pankartetatik abiatuta. Horrela, bigarren bizitza emango diete museoko komunikazio-materialei.


Eguna Urriak 1. 

Ordua 16:30an

Iraupena: 150 min.

Partehartzaile kopurua: gutxienez 5, gehienez 10.

Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da: 

  943708446   edo  museoa@eibar.eus 

Euskaraz eta gazteleraz 

    Sarrera doan

      EIBAR ORGANOZ BLAI! Erakusketa

    OrganoSanAndres_sin luz_Keller.jpg

     

    Eibar Organoz Blai! kultur bitartekaritza proiektua da, 100 urte betetzen dituen Eibarko San Andres Elizako Hans Melcher organoaren zaharberritzearen inguruan sortutakoa. Helburua da erakusketa honen bitartez eta bisita gidatuak, tailerrak eta abar eginez organogintzaren eta organoaren garrantzia azpimarratzea.
    Proiektu honetan Musikene, KSIgune, San Andres Parrokia, Eibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta J. Sergio del Campo Olaso organogilea daude inplikatuta.


    Erakusketa San Andres Parrokiako organoa zaharberritzeko prozesuari buruzkoa da. Bertan, eduki fotografikoa eta ikus-entzunezkoak erakusten dira, baita beste material sorpresa batzuk ere. J. Sergio del Campo Olaso organogileak organoen eraikuntzaren eta kontserbazioaren artean sartuko gaitu eta Juan Antonio Palacios argazkilariak zaharberritze-prozesua jasotzen du irudietan.


    Erakusketa urriaren 8tik abenduaren 11ra bitartean egongo da ikusgai.
    Organoa eta kontserbatzeko egindako lanak bertatik bertara ezagutzeko, bisita gidatuak egingo dira, bai erakusketara, bai San Andres Parrokiara.


    Bisita gidatuak erakusketan: urriak 13, osteguna 18:00, urriak 27, osteguna 18:00
    Bisita gidatuak San Andres Parrokiako organoa ikusteko: urriak 10 astelehena 17:30, urriak 24 astelehena 17:30
    Sarrera doan

    Aldez aurretik izena eman behar da bisita gidatuetarako:
    943708446
    museoa@eibar.eus

    Gipuzkoako ekitaldien nondik norakoak eskuragarri daude Gipuzkoa Kultura webgunean, eta baita kultur etxeetan eta museoetan eskuragarri dagoen jardueren paperezko katalogoan ere. PDF formatu irisgarri batean ere egongo da eskuragarri, irailaren 20tik aurrera, Gipuzkoa Kulturaren web orrian bertan.

    Era berean, Euskadin egingo diren programa guztiak honako web orri honetan kontsultatu ahal izango dira.