Martinek armagin izan nahi du

martin armagile izan nahi du portada_GRABATZAILE.jpgMendeetan zehar armaginen hiribildua bezala ezaguna izan den Eibarren bizi da Martin gaztea. Tradizio industrial handiko herri jendetsuena da Deba arroan. Amets daitekeen guztia fabrikatzeko gaitasuna dute hemen.

Lehendabiziko lana lortu berri du. Ehizarako eskopeta finak ekoizten dituen armagin-lantegi bateko mandataria da. Pieza guztiak eskuz eta neurrira egiten dituzte bertan.

Materiala hornitzen dietenen beste enpresa batzuen mendean dagoen lantegi txikia da. Leku batetik bestera dabil Martin. Mandatuak egiteaz gain, lagun berriak egin eta beste fabrika batzuetan lan nola egiten duten ezagutzeko aprobetxatzen du.

Aprendiz egingo dute laster eta armagin ofizio guztiak probatzeko aukera izango du. Lantegia barrutik ezagutzen duen heinean erakutsi egingo digu: erremintak, teknika desberdinak eta bere lankideak.

Kanoigina izango da Martin. Eskopeta baten kanoiak prestatuko ditu eta barruan, kanoiaren ariman, argia nola islatzen den tentuz behatuko du.

Baskulagina izango da Martin. Lima desberdinak erabiliz, tiro-mekanismoen doikuntzaz arduratuko da. Museo honen logoa bezalako tornu baten aurrean egingo du lan.

Grabatzailea izango da Martin. Udal eskolan ikasi zuen arkatzaz marrazten. Altzairuzko eskopeta bat apaintzen dabil orain.

Kaxagina izango da Martin. Zura eta trintxa artean arma egituratuko duen kaxari forma emango dio.

Jaitsi PDFak

Euskaraz

Gaztelaniaz