Altxorraren bila
- Mota: Tailerra.
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Publikoa: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen taldeak (8-10 urte).
- Helburuak: Umeak museoaren edukietara hurbiltzea modu dibertigarri batean eta trebetasun teknikoak sozialak eta ezagutzazkoak bereganatzea, sorkuntza, taldeko lana, elkartasuna eta abar bezalako balioak bultzatzen dituzten tailerren bidez.
- Laburpena: Pisten jokoa izango da. Umeak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak izango dituen 6 pistekin museoan objetu bat bilatu, identifikatu eta horren gainean zerbait ezagutu beharko du. Horretarako hasieratik museoaren planoa eta lehenengo pista izango dute. Horrekin hurrengo pistak lortuko dituzte ezkutuko pieza aurkitu arte. Gero bateratze-lana egingo dute eta panel kronologikoa sortu.