Museoa pausoz pauso
- Mota: Bisita-Tailerra.
- Iraupena: Ordubete. 20 minutu Museo barruko bisita egiteko.
- Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak eta 6-10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak.
- Materiala: Museoa pausoz pauso gida didaktikoa (PDFa jaitsi daiteke).
- Laburpena: Bisita-tailer honetan, gaztetxoenek areto bakoitzeko eduki nagusiak landu ahal izango dituzte modu ludikoan, hainbat jolas didaktikoren bidez, ibilbidearen geldialdi bakoitzean denborapasa erako ariketak eginez.
- Bi bisita mota antolatu dira: bata bisita gidatua, irakasle eta ikasleentzako; eta bestea, familiei zuzendutako bisita, guraso eta sema-alabek Museoa elkarrekin ezagutu, Eibarko historia industrialaren nondik-norakoak jaso eta Museoaz elkarrekin goza dezaten.
Materiala jaisteko aukera
- Museoa pausoz pauso (PDF, 3 Mb)
- Pegatinak (PDF, 1 Mb)