Escape room museoan

escape room web.jpg

  • Mota: Tailerra
  • Iraupena: 45 min. eta ordubete bitartean
  • Norentzat:  beraien kabuz jolas dezaketen 13-14 urtetik gorako gazteentzat gomendatua eta baita familientzat ere.
  • Partaideak: 3-6 pertsona biarteko taldeak.
  • Helburuak: museoaz gozatzea eta gordetzen dituen sekretuak ezagutzea norberaren gaitasun eta trebetasunak frogatuz.
  • Laburpena:museoan daude Andres de Astigarraga auzokideren hilketaren misterioa argitzeko froga guztiak . Erruduna aurkitzeko beharrezkoa izango da garai hartako testuingurua ulertzea, hau da, Eibarren eta bertako jendearen bilakaera nolakoa izan zen ulertzea.
  • Hizkuntzak:  Euskera eta gaztelania
  • Prezioa: 60 €
  • Erreserba: ezinbestekoa da bisita 10 egun lehenago erreserbatzea. Eguna eta ordua adosteko. Telefonoz 943708446 telefonora deituz edo Posta elektronikoz: museoa@eibar.eus.

      Jokoaren eguna

  • Puntualtasuna eskatzen da. Finkatutako orduan iristen ez bada, jokoa ez da luzatuko. Jokoa hasi baino 10 minutu lehenago iristea gomendatzen da.
  • Atzerapena: bisita atzeratzen bada, 15 minutu itxoingo zaie eta 15 minutuok pasa ondoren gidak alde egingo du. Dena den, taldea garaiz iristen ez baldin bada, atzerapena handia izan ez arren, 943 708446 telefonora deitzea eskertuko genizueke.
  • Harrera: Jokoa gidatzen duen pertsona , museoaren harreran egongo da taldearen zain.
  • Irisgarritasuna:publiko ororentzat da irisgarri. Taldekideen artean ezaugarri bereziren bat balego, erreserba egitean jakinaraztea gomendatzen da.
  • Ordainketa: museoan bertan egin daiteke edo transferentziaz 5 egun lehenago. Transferentziaren agiria jasotakoan, museoak erreserba ziurtatutzat joko du.