Eibar XIX. mendearen hasieran hasi zen aldatzen, eta ordutik gertatutako aldaketak pantaila interaktibo batean ikusiko dira; abiapuntua Ramon Cortazarren 1903ko Zabalguneko Plana da. Eibar berria osatzen da: tailer ugari, fabrika handi eta txikiak, eraikin berriak, hala nola Udaletxea eta Merkatua, edota Ego ibaia estalita.