Gremioen sasoia. Gremioak, Maisuak eta Erregea

Card image cap
Maisu armagileei eta gremioen sasoiko industria-antolaketari eskainitako areto honetan euren lorpenak eta krisialdiak dira ikusgai. Maisu kanoigile baten lantegian sartuko gara eta armagile eibartarren bizitzako egun bat antzeztuko da.

XIX. mendearen hasieran oraindik ere eskualdeko arma-ekoizpena artisau-lana zen guztiz eta gremio-sistemaren mende zegoen. Pixkana-pixkana sortu zen Eibarren armak prezio lehiakorrean egiteko gai zen ekoizpen pribatua, bertako langileen exodoak zirela eta, industria-egitura berrantolatzen ahalegindu zena.