Hiribilduaren sorrera. Ego ibaiaren inguruan.

Card image cap
Areto honetan Ego ibaiaren inguruko lurraldeetako baliabide naturalek, batez ere egurrak eta urak, armagintzaren hiriko industriaren eta ekonomiaren garapenean zer-nolako garrantzia izan zuten jakiteko aukera izango du bisitariak.

Pantaila interaktibo baten bidez Eibarko geografian murgilduko gara, bertako ibar eta erreketan zehar, eta Eibarko hiribildua eta inguruko herriak nola sortu ziren ikusi ahal izango dugu. Beste garai batzuetan toki horietan zeuden baseliza, burdinola, errota eta baserriei buruzko informazioa ere eskainiko zaigu.