Gremioen sasoiaren amaiera (XIX. mendea)

Industriaren hastapenek eta lehenengo enpresek betetzen dituzte areto honetako bitrinak, eta, Errege Arma Fabriketarako egindako lanari esker lortutako esperientziatik abiatuta, ekimen pribatua nola sortu zen azaltzen da. Ibarzabaldarren tailerretik hasi eta Orbea lantegi handira bitartean, mende honetako enpresarik garrantzitsuenek bere tokia dute hemen. Errebolberrak, errifleak eta arma berezi bat, bastoi-eskopeta, Eibarko armagileen bultzadaren adibide dira, baina ez dira jarduera bakarrak: galdaragintza, makinagintza, eta abar.
Damaskinatua armak apaintzeko erabili zen, baina lan artistiko independente gisa ere baliatu zen; esan daiteke, beraz, gure herriko funtsezko beste jardueretako bat izan zela, lana arte bihurtuz. Placido Zuloagaren figura bere lanen eta zirriborroen bidez dago nabarmenduta. Ekoizpen-prozesu berriek energia hidraulikoaren garrantzia nabarmendu eta Eibarko tailerretan mekanizazioa sartzeko aukera eman zuten. Berez garestiak ziren jarduerak, leunketa esaterako, une horretatik aurrera errazago egin daitezke, eta lanbide tradizional jakinetan, akabatzailearenean kasu, espezializazioa agertzen da.
XIX. mendean bihurtzen da Eibar hiri. Trenbideak eta energia elektrikoak, biak ere Eibarko enpresariek bultzatuak, hiribildua goitik behera eraldatu zuten, eta XX. mendeko ateak zabaldu zituen.