80ko hamarkadako krisialdi latza

Card image cap
80ko hamarkada Eibarko historia industrialaren garairik zailenetako bat da. 70eko hamarkadan munduan hasi zen krisi ekonomikoa areagotu egin zen, eta 90eko hamarkadara arte luzatu. Hutsik utzitako tailer eta fabriken argazki handiek bisitaria garai honetan murgiltzen dute.

Ikus-entzunezko batean jaso da une hartako egoera: lantegiak itxita, armagintzari irtenbidea emateko Itziarren enpresa handi bat sortzeko ahalegin zapuztua, azken batean, ekonomia eta gizartea pairatzen ari ziren une latza. Garai hartako protagonistek zuzenean kontatzen digute lehenengo pertsonan nolakoa izan zen garai ekonomiko eta sozial zail hura.