60ko hamarkada zoriontsua.
60ko hamarkadak hiri modernoa, industriala erakusten digu: bizi-kalitatea jadanik iritsi da etxe eta lantokietara. Telebista-instalazio baten bidez bisitariak Eibar industri hiria filmaren irudiak ikusi ahal izango ditu, eta 60ko hamarkada zoriontsuan murgilduko gara bete-betean.
Etxea eta bulegoa dira 60ko hamarkadan egindako produktuen erakusleihoak. Txorroskiloak, idazmakinak, bulegoko altzariak, eskuzko garbigailuak, plantxak, berogailuak, kafeterak eta abar. Eibarrek gizarte modernorako kontsumo-ondasunak ekoizten jarraitzen du.
Automozioaren industriak leku nabarmena du areto honetan Lambretta (60ko hamarkadako izarra izan zen moldakorra zein merkea zelako eta diseinu modernoari esker) eta Motobic motozikleten bidez.
Hirian egindako aldaketak ere agerian geratzen dira, hamarkada honetan Eibar osatzen joan baitzen. Hirigunean eraikitako Untzaga dorrea, eraikin berezia, Eibar berriaren sinboloa izango da.