Aldaketa-garaia. 70eko hamarkada.
Hazkundearen ondorioz Eibar bete egin zen, eta fabrika askok hiritik alde egin behar izan zuten hazteko tokirik ez zutelako. Tokirik ezaren aurpegirik zailena ikus daiteke hemen, eta iristear dagoen ekonomiaren krisiaren atarian.
Hala eta guztiz ere, berrikuntzaren garaia da. Gune honetan ikusgai dauden objektuek diseinu ausartagoak dituzte eta material modernoekin daude eginda; azken batean, ekonomia eta merkatua suspertzeko ahaleginaren isla dira.