Zelako beharra, emakumeena!
- Mota: Tailerra.
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Publikoa: 8-99 urte bitarteko edozein norbanakori zuzendua. Belaunaldi desberdinen arteko topaketa bezela aurkezten da, ama eta seme-alaba, amona eta biloba, zein izeba eta ilobei zuzendua. Gazte zein helduentzat, azken finean.
- Helburuak: Eibarko industria ezagutzea modu dibertigarri batean, Eibarren ekoiztutako hainbat eta hainbat produktu ezagutzea eta emakume eibartarrek industriaren bilakaeran izan duten rola ezagutzea. Sormena pizteaz gain, trebetasun teknikoak, sozialak eta ezagutzazkoak bereganatzea, sorkuntza, taldeko lana, elkartasuna eta abar bezalako balioak bultzatzen dituzten tailerren bidez.
- Erreserba: Aurrez egin behar da museoa@eibar.eus helbidera idatzita edo 943 70 84 46 telefonora deituta.
- Laburpena: Lehenik eta behin, Eibarko emakumeen ofizioen irudiekin "Memory" jolasean parte hartuko dute. Emakume horietariko asko oso ezagunak dira. Jolasa modu koopetatiboan izango da: ez du inork galduko, denak izango dira irabazle. Irudi horren bikotea topatzean, taldeak pertsonaiari ofizio bat egokituko dio eta horri buruz dakiena partekatu: zer zuen edo duen oinarri, ofizio hori burutzeko jakin beharrekoa, lan baldintzak, eta lana burutzen zuen edo duen norbait ezagutzen duten. Helduen jokaera funtsezkoa da gazteei ezagutza eta bizipen pertsonala trasmititzeko. Ondoren, museoa begirada berri batekin bisitatzeko aukera izango dute. Gidak areto ezberdinetatik eramango du taldea eta Eibarko industrian emakumeak izandako papera azalduko du, udal bildumak dituen piezen laguntzaz.