Made in Eibar
- Mota: Tailerra.
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Publikoa: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak (8-10 urte).
- Helburuak: Eibarko industria modu dibertigarri batean ezagutzea, Eibarren ekoiztutako hainbat eta hainbat produktu identifikatzea eta sormena piztea. Bestalde, trebetasun teknikoak, sozialak eta ezagutzazkoak bereganatzea, sorkuntza, taldeko lana, elkartasuna eta abar bezalako balioak bultzatzen dituzten tailerren bidez.
- Laburpena: Bisita gidatu berezi bat egin ondoren Eibarren egindako produktuetatik abiatuz, asmakizun berrien diseinatzaile eta sortzaile bihurtuko dira tailerreko partaideak.