Serveta Industrial, S.A.

"Lambretta Locomociones S.A." motozikleta-fabrika bat izan zen, Florencio Irigoyen Berrondok 1953an sortua eta Eibarren kokatua. Batez ere Lambretta markako motozikletak egin zituen, Italiako etxearen lizentziapean.

1967an akordio batera iritsi zen Japoniako "Honda" enpresarekin, ziklomotorrak fabrikatu eta inportatzeko. Akordio horren ondorioz, enpresaren izena aldatu eta "Serveta Industrial S.A., escúteres Lambretta, ciclomotores Honda y muebles metálicos" jarri zen.