Logotipoa

Tornu-mahaia da Museoaren logotipoa egiteko orduan oinarritzat hartu den elementua; gure industriarekin lotura handia izan duen erreminta, izan ere, ofizio zahar horren hasieratik bertatik egon baita armagintzari lotua eta harrez geroztik beste tailer mota guztietan ere bai.

Museoak historiaren eta gizakiaren arteko komunikazio-erreminta izan nahi du; tornu-mahaia ere horixe bera da: elkarrekin aritzeko erreminta, arma egiterakoan gizona armarekin lotzen duena (zura lantzeko arraspa, kaxa..), beste industria-prozesu edo artisau-lan batzuetan ere erabilia. Industria alorreko museo bat izatera -ez arma-museo hutsa- horixe izan da museoak izango duen irudiaren eta logotipoaren ezaugarri nagusitzat hartu dena.

Logotipo del museo junto a fotografía del trabajador utilizando un torno de banco