Burdinaren Bidea

Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea

Burdinaren bidea - Logoa 1Eibarko armgaintzaren eta industriaren museoa Pirinioetako Burdinaren Bideko kide da.

Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbidea sortu zen, Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez. 1997an, proiektu hori burdinarekin zerikusia duten Ariège eskualdeko eta Akitaniako (Frantzian eta Katalunian) kultur ekipamenduetara zabaldu zen. 2004az geroztik, ibilbidea zabaldu egin zen Euskadi ere barne hartuta.

Gipuzkoari dagokionez, hasiera batean Foru Aldundiko Agorregi (Aia) ekipamenduari eta Lenbur Fundazioari egin zitzaien deialdia; alabaina, bilera haietan bertan Zerain Kultur parkearen proiektua, Igartza proiektua eta Chillida-leku Bidean sartzeko proposamena egin zen, eta 2005eko maiatzean  Bartzelonan egindako bileran onartu zen.

Hona kideen zerrenda:

  • Andorra: Govern d’Andorra eta Comú d´Andorra
  • Akitania berria: Communauté de Communes du Pays de Nay
  • Katalunia: Museu de la Ciència i la Tècnica de Catalunya. Generalitat de Catalunya.
  • Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia, Lenbur Fundazioa, Beasaingo Udala, Eibarko Udala, Mutiloako Udala, Ormaiztegiko Udala eta Zeraingo Udala.

Elkartea kide berriak hartzeko prest dago eta badaude hainbat entitate interesaturik.

Burdinaren bidea 01

Historia

Ibilbide hau sortzeari buruz erabateko adostasuna zegoen: "Ibilbideak, gai jakin batetik abiatuta, inguruko lurraldeak lotzeko aukera ematen duten bitartekoak dira". Ideia hori gogoan, ibilbidea Europako Kontseiluaren Kultura Ibilbideen Europako Sarean sartzeko gestioak hasi ziren.

Espiritu horrekin, eta iragan komuna partekatzen duten auzo-komunitateekin izan beharreko harremana kontuan hartuta, ondarearen arduradun nazionalek, dagozkien lurralde-agintariekin lankidetzan, Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen mugaz gaindiko ibilbidea sortu zuten, honako bost eskualde hauek (Andorra, Katalunia, Ariège, Akitania eta Euskal Autonomia Erkidegoa) eta tartean zeuden hainbat erakunde lotuz, hala nola Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lenbur Fundazioa, Bizkaiko Zubia, Kataluniako Zientzia eta Teknika Museoa, Bartzelonako Diputazioa Cercs meategiekin, Ariège Departeamenduko Kontseilu Nagusia, "Fer et Savoir fer" elkartea, Andorrako Comú de Ordinoko eta Andorrako Gobernua.

Horrela, bada, aterki beraren azpian, burdinarekin lotutako hainbat toki elkartu ziren burdinari eskainitako mugaz gaindiko ibilbide bat osatzeko, betiere Kultur Ibilbideen Europako Institutuak ezarritako pautei jarraitzen saiatuz. Ibilbideari, lehen esan bezala, Pirinioetako burdinaren ibilbidea deitu zitzaion.

Burdinaren bidea 04

Pirinioetako Burdinaren Bidea mugaz gaindiko proiektuak Ohorezko Aipamena jaso zuen Europako Kontseiluaren Europako Kultur Konbentzioaren 50. urteurrena ospatzeko Wroclaun hirian (Polonia), 2004ko abenduaren 9an, egin zen Ministroen Biltzarrean. Ekitaldi horietan aipamen bana jaso zuten Europako bost ibilbidek: "La Hans", "Parkeak eta lorategiak", "Vikingoen bidea", "Via Francígena" eta "Pirinioetako Burdinaren Bidea".

Burdinaren bidea 02

Burdinaren bidea 03

Otsailaren 23 eta 24an bi bilera egin ziren Gipuzkoako Foru Aldundian eta bertan parte hartu zuten modu batean edo bestean proiektuan interesa azaldu zuten eragile sotzaileek. Bilera horien xedea zen konpromiso bat lortzea betetzeko Europako Kultur Ibilbideen Institutuak ibilbide horiei institutuaren “labela” edukitzen jarraitzeko ezarritako eskakizun eta betebeharrak. Eskakizun horietako bat da kultur elkarte bat eratzea proiektuko kideak bildu eta entitate juridiko gisa aritzeko, hala Europako Kultur Ibilbide den Pirinioetako ibilbidearen inguruan programazio zehatz bat aurrera eraman ahal izateko.