Eibar gailendu egiten da mende berrian sartzean. 1900-1936

Card image cap
Eibar XIX. mendearen hasieran hasi zen aldatzen, eta ordutik gertatutako aldaketak pantaila interaktibo batean ikusiko dira; abiapuntua Ramon Cortazarren 1903ko Zabalguneko Plana da. Tailerrak, fabrika handi eta txikiak ugaritu ahala eta eraikin berriekin batera (udaletxea, merkatua...) edota Ego ibaia estali izanaren ondorioz Eibar berri sortzen da.

Aretoa mende honetako lehenengo urteetako gertaerarik adierazgarrienen inguruan dago antolatuta: Armeria Eskola eta bertako ikasleak, Eibarko etorkizuneko enpresariak izango zirenak; Alfa eta kooperatiben sorrera; saiakuntza-bankua, saiakuntzako zaldiarekin, Eibar armagintzaren hiriburu gisa behin betiko sendotu zuena.

Garai honetan bata bestearen atzetik izan ziren krisialdiak eta indarraldiak. 1920an armagintzak pairatu zuen krisiak irtenbideak bilatzera behartu zuten hiria. Eta konponbidea produktuak dibertsifikatzearen bidetik etorri zen: bizikleta, josteko makina, kortxoak kentzekoa, grapagailua eta abar, armagintzako ekoizleen hobetu nahiaren ikur berriak dira.

Gerra Zibilak zapuztu zuen garai hau. Eibar ia erabat suntsituta eta erraustuta utzi zuten bonbardaketek eta suteek. Gerrari buruzko irudi errealez osatutako proiekzio batek zatitzen du gune hau.