Gerra Zibila (1936-1939)

Card image cap
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Euskadiko Gobernuak Errepublikarekin leiala izaten jarraitu zuen

Arma fabrika batzuek (STAR, Bonifacio Echeverría, ASTRA, Unceta y Compañía eta LLAMA, Gabilondo y Cía) eta errebolberren, Eibar erako pistolen eta Beistegui Hermanos-en MM31 modeloko pistola metrailadoreen enpresa txikiagoek produzitzen jarraitu zuten euren sorlekuetan, Errepublikako Gobernuaren gerra-beharretara egokituz. Arma horietako batzuk, ASTRA firmako metrailadore modeloekin batera, oso preziatuak ziren Euzkadiko Ejerzitoaren borrokalarientzat.

Beste enpresa batzuk, Markinako (Bizkaia) Esperanza y Cía fabrika, esaterako,  Deriora joan ziren, ustez leku seguruagoa zelako.

Ezin dugu ahaztu Errusia, Frantzia, Mexiko, Txekoslovakia, Polonia eta beste leku batzuetatik Euszkadira heldu zen mota guztietako armamentua: Gerra Handian izandako soberakin militarrak eta Paraguay eta Boliviaren arteko Chacoko Gerratik (1932-1935) eta antzekoetatik zetozen soberakinak, eta baita une hartako armenturik modernoena ere.

Bilboren erorketak, 1937ko ekainean, euskal armagintzaren industria Nazionalen esku laga zuen.

Errepublikaren Gobernuak ebakuatutako pertsonal teknikoa erabili zuen Valentziako probintzian antolatu ziren armamentu-fabriketan. Alberiquen, Erma MP35 Alemaniako subfusilaren kopia bat fabrikatu zen, 9 x 19mm. parabellum kalibrearekin (herritarren artean Naranjero izenez ezagutzen zen). Algineten, Astra 1921, 400 Mod.ko pistolaren kopia errepublikarra fabrikatzen zen, Modelo R.E., República Española izenez ezagutua; eta, Buñolen, Maxim motako metrailadoreak fabrikatzen zituzten eta beste zenbait blindatutako ibilgailuetarako egokitzen ziren, Maxim Tokarevak kasu.

Fabrika horietan guztietan hartu zuten parte euskal langileek; haietako askok oso fama ona zuten, Armeria Eskolan eskuratutako ezagutzengatik.

1936ko abuztuaren 7an, Kataluniako Generalitateak Comissió D´Industries de Guerra sortu zuen, Kataluniako industria material militarraren produkziora egokitzeko, Josep Tarradellasi bururatutako planari jarraituz. 1938ko urtarrilean Tallers del Parc Mobil de la Generalitat lantegiak sortu ziren, zeinetan Isard pistola erdiautomatikoa, 9 mm. luze kalibrean, fabrikatzen zen, eta Terrassan Astra 1921, 400 Modeloaren kopia bat egiten zen, F. Ascaso gisa markatua. Gironan, Oloteko Fabrica nº 15 deitutakoan, Labora subfusila fabrikatzen zen, 9 mm. luze kalibrean.

Armada Nazionalak, Hitlerren Alemaniaren eta Mussoliniren Italiaren aireko zein lurreko laguntza militarraz gain, hasieratik izan zuen bere esku Oviedoko Arma-Fabrika, zeina 1936tik 1938ra Coruñara partzialki lekualdatu eta  fabrika gisa ezarri zen. Oviedo Nazionalen esku geratu zenean, lantegi biek batera lan egin zuten.