Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Aliatuen artean herrialde hauek zeuden: Britainia Handia, Frantzia, Frantzia Askea, Sobietar Batasuna, Estatu Batuak, Polonia, Australia, Zeelanda Berria, Kanada, Mexiko, Brasil etab.
Ardatzaren Potentzien artean beste hauek: Alemania Nazia, Italia Faszista, Italiako Errepublika Soziala, Vichyko Frantzia, Japonia, Errumaniako Erreinua, Hungariako Erreinua, Bulgaria eta Eslovakiako Erreinua, Finlandia, Kroazia, Serbia, etab.
Lehen gerra modernotzat jotzen da, bai armamentuari dagokionez baita borroka-taktikei dagokienez ere, non ehun milioi militar baino gehiago mobilizatu ziren. Herrialde handienek ahalmen ekonomiko, militar eta zientifiko guztia gerra-ahaleginaren zerbitzura jarri zuten, baliabide zibil eta militarraren artean deberdintasunik egin gabe. Gerra honetan oso gertakari esanguratsu bi gertatu ziren: Holokaustoa edota lehen aldiz arma nuklearrak erabili izana. Gerra 1945ean amaitu zen Aliatuen erabateko garaipenarekin, eta handik aurrera munduko harreman politikoak eta egitura soziala aldatu egin ziren.