Lehenbiziko armak (XVI-XVIII)

Card image cap
Areto honetan, bisitariak armagintzaren hastapenak ezagutzeko aukera izango du, baita gremioen sasoiko antolaketa eta Soraluze-Placenciako Errege Arma Fabrikaren sorrera ere. Lehenengo arma eramangarrien aurreneko su-sistemak ere ikusgai daude.

Era berean, areto honetan bisitariak XVI.-XVIII. mendeen bitarteko armak izango ditu begien aurrean. Besteak beste, zizpoleta bat, "hobibihurreko giltza" -tiroa jaurtitzeko asmatu zen lehenengo mekanismoa- edo zizpoleta "txispadun" bat.