Pirinioetako Burdinaren Bideko Ondare Industriala

Erakusketa ibiltaria, burdinarekin eta siderurgiarekin erlazionaturiko Pirinioetako eremu industrialen ingurukoa.
Eibarko Udala europar kultur ibilbide izendapena duen Pirinioetako burdinaren ibilbidearen Elkarteko kide sortzailea da. Elkarte horretako baliabideak ezagutarazteko helburuarekin, Armagintza Industriaren Museoak Pirinioetako burdinari eta siderurgiari lotutako ondare industrialari buruzko erakusketa ibiltaria hartuko du, zeinean Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitaniako eskualdetako industria horretako eremu aipagarrienak erakutsiko diren.
Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen helburua da Pirinioetako burdinaren fabrikazioa eta bere industriarekin lotutako ondarea ikertu, gorde eta erakustea. Ibilbide komun baten inguruan euren artean auzotarrak diren bost eskualdetako hainbat eremu hartzen ditu: Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitania. Gaur egun Kataluniako hiru eremu industrial dira ibilbide horretako parte: Museu de les Mines de Cercs (Bergued), Fragua Palau de Ripoll (Ripolls) eta Angleseko Labe garaia (Selva).