Eibar Motorraren mundua

Card image cap
Otsailak 11- martxoak 5

Motorraren kirola Eibarren: iragana, oraina eta geroa.

60ko hamarkadako Eibar industrialean gizartearen motorizazio prozesuan bete-betean sartuta eta auto eta motozikletentzako osagaiak fabrikatzeaz arduratzen ziren hainbat eta hainbat industria zeuden garaian, ez zen batere pentsaezina motordun ibilgailuen lehiaketaren bat antolatzea. Are gehiago, gure hiriak kirol-ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, batez ere, txirrindularitza. Horrela, aitzindari askoren ahaleginari esker, antolatu zen 1968an Arrateko I igoera. Orduko hartan, hainbat pilotu eibartarrek hartu zuten parte eta automobilgintzako gure hiriko zenbait enpresak ere babes handia eman zioten.

Ordutik, etengabeak izan dira urte hauetan guztietan zehar motorraren inguruko lehiaketak. Erreferentea Arrateko Auto Igoera izan bazen ere, motoen igoera ere antolatu izan da eta baita hainabt rally eta rallysprint  ere. Horietako askok Eibarren izan dute erdigunea; beste batzuetan, bertatik igaro zaizkigu inguruetan antolatutako konpetizioak. Arrateko gailurra txirrindularitzako izen mitikoekin lotzen dugun bezala, berdin-berdin lotu dezakegu lau gurpilen gainekoen izen gogoangarriekin. Sunsundegui, Vilariño, Zabaleta, Egozkue, Roca, Zanini, Fombona eta beste hainbat izan dira protagonista gure hiriaren historian eta garaipenetan. Otsailaren 11n ateak irekiko dituen erakusketak pilotuak antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu, eta, baita, nola ez, bost hamarkada hauetan hemen antolatu diren txapelketetan parte hartu duten kirolari eibartarrak eta gaur egun ere motorren soinua itzali ez dadin borrokan jarraitzen dutenak ere.

Escudería Eibar 2017 taldearen aurkezpena, eta bertako pilotu diren diren Efrén Llanera, Iñaki Narbaiza, y Txutxi Perez pilotuena.

Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldiaren aurkezpena.

ENGIMEK enpresaren aurkezpena Rubén Mororen eskutik.

Lehia-Automobilismo eta -Motoziklismo munduari buruzko erakusketa, mudu horrek industria eibartarrarekin izan duen loturaren gainekoa.