Infanteriarako fusila, 1828 modelokoa, Oviedoko Arma Fabrika
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Fusil militar txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Fusila: Oviedoko arma-fabrika. Giltza: José Antonio de Maquíbar. |
Non egina |
Oviedo, Asturias, 1829. urtean |
Modeloa |
1828, infanteriarako. |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
18,3 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, leuna. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da. |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota: |
Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean. |
Kanoiaren luzera |
1.050 mm |
Luzera osoa |
1.440 mm baionetarik gabe 1.870 mm baioneta jarrita |
Pisua, deskargatuta |
4.490 g baioneta gabe 4.805 g baioneta jarrita |
Kaxa |
Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du. Kulatak metalezko ostikoa du. Baketa metalezkoa da, eta perretxiko-formako galkagailua du. |
Osagarriak |
Burdinazko baioneta, kubo-motakoa. Luzera: 515 mm |
|
|
Iruzkina |
1828 modeloko infanteriarako fusila Espainiako armadarako arauzkotzat izendatu zuen 1828ko urtarrilaren 7ko Errege Ordenak. Bi tokitan fabrikatu zen: Oviedoko Arma Fabrikan, 145 erreal kuartoko prezioan, eta Soraluzeko Errege Fabriketan, Gipuzkoan, 140 erreal kuartoko prezioan. Fitxa honetakoa Oviedon fabrikatu zen; hori egiaztatzen du pletinan errege-koroaren azpian estanpatua daraman “O” letrak. Giltza frantsesa José Antonio de Maquíbar maisu armaginak egin zuen. 1851 eta 1857 bitartean jardun zuen Maquibarrek Oviedoko fabrikan. “GON” azterketa-marka eta “C” letra ditu obalo baten barnean arkuan eta kontrapletinan. |
02904