Astra pistola, 2003 - CUB modelokoa, beranaz landua
| 
 Jatorrizko herrialdea  | 
 Espainia  | 
| 
 Pieza-mota  | 
 Pistola erdiautomatikoa  | 
| 
 Fabrikatzailea  | 
 Astra-Unceta y Compañía  | 
| 
 Non egina  | 
 Gernika-Lumo, Bizkaia  | 
| 
 Modeloa  | 
 Astra 2003-CUB modeloa; beranaz landua  | 
| 
 Serie-zenbakia  | 
 784426  | 
| 
 Kalibrea  | 
 6,35 mm - 25 ACP (perkusio zentrala)  | 
| 
 Tiro egiteko sistema  | 
 Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna.  | 
| 
 Funtzionamendu-sistema  | 
 Kanoi finkoa, eta masa-inertzia bidezko itxiera.  | 
| 
 Kargatzeko modua  | 
 6 tiroko kargagailu ilarabakarrak.  | 
| 
 Segurtagailu-mota  | 
 Segurtagailu hegalduna: tiragailua blokeatzen du. Kargagailuaren segurtagailua.  | 
| 
 Kanoiaren luzera  | 
 57 mm  | 
| 
 Luzera osoa  | 
 112 mm  | 
| 
 Pisua, deskargatuta  | 
 360 g  | 
| 
 Kirten-azal mota  | 
 Nakarina zurizko kirten-azalak, torloju batez eutsiak.  | 
| 
 
  | 
 
  | 
| 
 Iruzkina  | 
 Astra 2000-CUB modeloko pistola erdiautomatikoa 1920tik ekoizten ari zen 6,35 mm – 25 ACP kalibreko Astra 200 modeloaren bertsio berritua da. 2000-CUB modeloko lehen unitateak 1954an fabrikatu ziren, 22 laburra kalibrean; 1956an, 6,35 mm – 25 ACP kalibrean fabrikatu ziren. Haren aurrekoan aldean, hauek ziren aldaketak: kanpo-mailu kolpekaria, kargagailuaren segurtagailua eta kargagailua askatzeko botoiaren kokalekua, ezkerreko kirten-azalean kokatua. Fitxa honetako luxuzko modeloa, beranaz trebeki landua eta nakarinazko kirten-azalez hornitua, 1957an fabrikatu zen (C1). Horrelako arma gehienak enkarguz egiten ziren, eta egindako lan artistikoaren kalitatearen araberako kodea ematen zitzaien. Hala, 2001 kodeak akabera kromoztatua zuen; 2002ak, beranaz landua eta zilarreztatua; 2002-CRak, beranaz landua eta kromoztatua; 2003a beranaz sakon landua zegoen eta, azkenik, 2004ak akabera damaskinatua zuen.  | 
02851

