Astra pistola, 2003 - CUB modelokoa, beranaz landua

Pistola erdiautomatikoa, Astra, 2003 –CUB modelokoa, beranaz landua

 

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Astra-Unceta y Compañía

Non egina

Gernika-Lumo, Bizkaia

Modeloa

Astra 2003-CUB modeloa; beranaz landua

Serie-zenbakia

784426

Kalibrea

6,35 mm - 25 ACP (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa.

Ekintza bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Kanoi finkoa, eta masa-inertzia bidezko itxiera.

Kargatzeko modua

6 tiroko kargagailu ilarabakarrak.

Segurtagailu-mota

Segurtagailu hegalduna: tiragailua blokeatzen du.

Kargagailuaren segurtagailua.

Kanoiaren luzera

57 mm

Luzera osoa

112 mm

Pisua, deskargatuta

360 g

Kirten-azal mota

Nakarina zurizko kirten-azalak, torloju batez eutsiak.

 

 

Iruzkina

Astra 2000-CUB modeloko pistola erdiautomatikoa 1920tik ekoizten ari zen 6,35 mm – 25 ACP kalibreko Astra 200 modeloaren bertsio berritua da.

2000-CUB modeloko lehen unitateak 1954an fabrikatu ziren, 22 laburra kalibrean; 1956an, 6,35 mm – 25 ACP kalibrean fabrikatu ziren.

Haren aurrekoan aldean, hauek ziren aldaketak: kanpo-mailu kolpekaria, kargagailuaren segurtagailua eta kargagailua askatzeko botoiaren kokalekua, ezkerreko kirten-azalean kokatua.

Fitxa honetako luxuzko modeloa, beranaz trebeki landua eta nakarinazko kirten-azalez hornitua, 1957an fabrikatu zen (C1).

Horrelako arma gehienak enkarguz egiten ziren, eta egindako lan artistikoaren kalitatearen araberako kodea ematen zitzaien.

Hala, 2001 kodeak akabera kromoztatua zuen; 2002ak, beranaz landua eta zilarreztatua; 2002-CRak, beranaz landua eta kromoztatua; 2003a beranaz sakon landua zegoen eta, azkenik, 2004ak akabera damaskinatua zuen.

02851