Azken dohaintza

2020/06/10
Honda PC 50 prototipoa
Card image cap

Pieza hau, Miguel Angel Mendozak emandakoa, Honda PC 50 ziklomotorraren prototipo bat da.

Lau aldiko motordun ziklomotor hau Serveta Industrial SAk 70eko hamarkadan Honda marka japoniarraren lizentziapean egindako azken modeloetako bat izan zen.

1967an Eibarko Lambretta akordio batera iritsi zen Hondarekin ziklomotorrak fabrikatzeko eta inportatzeko. Akordio haren ondorioz, enpresaren izena aldatu zen eta Serveta Industrial SA, Lambretta eskuterrak, Honda ziklomotorrak eta altzari metalikoak deitzera pasa zen.

1969an hasi zen HONDA 50 PC eta PS modeloen fabrikazioa, behin hornitzaile-arazoak gaindituta; izan ere, ezin zuen Japoniatik inportatu eta Europatik hura egitea oso garestia zen. Ondoko industria erabili zen fabrikazio osagarrirako. Hondaren eta Lambrettaren arteko erlazioak hondatu ziren eta 1978an egiteari utzi zioten.

Honditas goitizenaz ezagunak, Monsacro aldizkariak dioenaren arabera, proiektu industrial bitxia izan zen, ez oso “argia” produktuen kalitateari dagokionez, mihingaiztoek dioten bezala, borrokatu behar izan zuena inportazioko zailtasunekin eta Espainiako garaiko industria ahaltsu eta babestuarekin. Behintzat "berrogeita hamarreko” “lau aldiko” bakarra zen merkatuan, eta batzuk nostalgia handiz gogoratzen dugu. Une hartako “bitxikeria". Ziklomotor eibartar bat, bere potentzia urriagatik Eibarko aldapetarako egokia ez zena.

Laster ikusi ahal izango duzue ALFA 1920-2020 erakusketan, Portaleko erakusketa aretoan irailaren 25ean inauguratuko duguna.