ORBEA Y CIA SENC markako haur-kotxea

2020/07/30
Hilabete honetan Eibarreko Armagintza Museoko bildumara orain duela gutxi batu den pieza eskeintzen dizuegu.n1932. Urtean gutxi gora behera egindako ORBEA Y CIA SENC markako haur-kotxe bat.
Card image cap

Orbea familia, Eibarreko beste familia batzuk bezela, XVI. mendetik armagintzara egon da lotuta (Juan de Orbea). 1859. Urtean ireki zuten arma motzak egiteko Orbea Anaiak lantegia. 1890. urtean produkzio prozesutan energia elektrikoa erabiltzen lehena izan zen. 1895. urtean hasierako sortzaileen heriotzarekin izena aldatu zuten Hermanos Orbea y Compañía izatera pasatuz.

XX. mendeko 20. Hamarkada hasieran familiaren parte bat banandu eta Gasteizen 1924. urtean Hijos de Orbea, S.C. sortu zuten. Bitartean Eibarren armagintzarekin jarraitu zuten Orbea Hermanos izenarekin. Lehenengo Mundu Gerra ostean, Eibarreko beste hainbat enpresak egin zuten modura, makina-tresna, bizikletak eta haur-kotxeak ere egiten hasi ziren. Prozesu horri aurre egiteko beharrezkoa izan zen instalazioen haunditzea.

XVIII. mende erdialdean agertu zirenetik haur-kotxeek bilakaera argia izan dute gaur egunerarte. Hasiera batean trakzioa animalien edo gizakien esku zegoen. XIX. menderarte itxaron beharko dugu bultzatzeko pentsatuak zeuden kotxeak agertu arte. Aldaketa benetan nabarmena XIX. mende amaieran gertatu zen. Haur-kotxearen lehenengo patentea sortu eta kontzeptu modernoari atea ireki zitzaion. Kapazua bi norabideetan jartzeko aukera zegoen eta gurpilek bata bestearekiko independentzi osoz zebiltzan. XX.mendeko 30. Hamarkadan kate-produkzioari hasiera eman zitzaion haur-kotxeetan plastikoa edo goma materiale berri bezela agertu zirelarik. Garai hontakoa da hain zuzen ere gaur aurkezten dizuegun pieza.