Museoen Nazioarteko Eguna 2026

2026/05/05
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. ICOMek gai zehatz bat ezartzen du urtero, eta aurtengoa hauxe da: Museoak mundu zatitua batzen.
Card image cap

Aurtengo gaiak nabarmentzen du museoak banaketa sozial, kultural edo politikoen arteko zubiak direla; elkarrizketa, inklusioa eta elkar-ulertzea sustatzen duten gune gisa ulertu behar dira. Ondarea eta memoria babestean, museoek ikasteko eta hausnartzeko guneak sortzen dituzte; ahots ezberdinak zabaltzen dituzte eta gizarteari lagundu egiten diote konplexutasunari modu eraikitzailean heltzen.

Egun horrekin bat eginez, Armagintzaren Museoak, Gizartekintzarekin elkarlanean, maiatzaren 18tik 22ra bitartean, bost bisita gidatu berezi antolatu ditu herriko hainbat elkarteri zuzenduta. Bisita gidatu bakoitzean hainbat elkartetako pertsonak hartuko dute parte, museoa elkarrizketa sustatu eta harreman berriak ezartzeko gunea dela ikusaraziz. Gure historiaren eta iraganaren ibilbidearen bitartez, etorkizuna eraikitzeko pausuak eman nahi ditugu, inklusioa, irisgarritasuna, berdintasuna eta kulturaniztasuna oinarri izanik.

Gainera, maiatzaren 17an museora sarrera doakoa izango da.