Eibar: Bizikletaren Arkitektura bisita gidatua
Eibar armen fabrikazioagatik da ezaguna. 1920ko krisiak produktuen dibertsifikazioa ekarri zuen, makineria eta ezagutzak baliatuta.
Bizikleten ekoizpena, kanoien antzeko hiru tutuekin, asko errotu zen. ORBEA, GAC eta BH izan ziren hiriko hiru marka nagusiak, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS, ECHASA… ahaztu gabe.
Enpresa hauen ingurua, Joseba Aranzabalen eskutik, kokapena, ezaugarri arkitektonikoak eta historia ezagutzeko bisita gidatu bat proposatzen dugu. Industriek etxebizitzekin partekatu zuten espazioa eta horrek eragina izan zuen Eibarko hirigintzan.
Eguna: Ekainak 13
Ordua: 11:00
Hizkuntza: Gaztelera
Topalekua: Coliseo Antzokia
Partehartzaile kopurua: 20 lagun
Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da:
museoa@eibar.eus
Sarrera doan
Irailean beste bisita gidatu bat antolatuko da eta euskaraz izango da.

