"Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak" aldi baterako erakusketa berria

2021/03/31
Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zeneko 90. urteurrena dela eta, Armagintzaren Museoak “Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak" erakusketa aurkezten du. Apirilaren 8tik 25era Perez Güenaga anaiek egindako maketa bildumaren xehetasunak ikusi ahal izango ditugu.
Card image cap

Museo de la Industria Armera - Eibar

Honako hauek dira 1:35 eskalan egindako 17 pieza horien artean aurkituko ditugunak:

Polikarpov I-16, diseinu iraultzailea zuen ehiza-hegazkin sobietarra, planobakarra eta gurpil bilkorrak zituena, alderdi errepublikanokoek Mosca (eulia) deitua.

Tupolev SB 2, “Katiuska” (errusieraz: Скоростной бомбардировщик - Skorostnoi Bombardirovstxik  "abiadura handiko bonbardaria") motor-biko  planobakarreko hegazkin bonbardaria, lehendabizikoz 1934an hegan egin zuena.[1

Eta kamioien artean Vulcano, MTM-1 lehorreko itsas makineria, besteak beste.

Doako sarrera