EKAINAREN 1etik irekita !

2020/05/29
Armagintzaren Museoak zabaldu ditu ateak berriz ere, nahi duenak gure erakusketez gozatu ahal izateko.
Card image cap

Ekainean ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16etatik 20etara. Larunbatak eta igandeak itxita.

Bisitarien eta langileen osasuna bermatzeko eta denontzako atsegingarria den esperientzia ahalbidetzeko, honako neurriak ezarriko ditugu, besteak beste: bisitari kopurua mugatu egingo da eta ohiko edukieraren heren bat baino gutxiago onartuko da Museo barruan; uneoro areto bakoitzean sartzen den bisitari-kopurua kontrolatuko da eta tartea gordetzen dela ziurtatuko da; uki daitezkeen instalazio eta azalera guztiak higienizatu eta desinfektatuko dira; liburuxkak banatzeari utzi diogu, eta arropazaindegiaren eta entzuteko giden zerbitzuak bertan behera geratuko dira momentuz;.Entzuteko gidak ordezteko bisitariek doako aplikazio bat deskargatu ahal izango dute haien mugikorretan esteka honetan: AUDIOGIDA

 

 

Zain gauzkazu!