Ondarearen Europako Jardunaldiak 2025

EIBARREN
Eibar armen fabrikazioagatik da ezaguna. 1920ko krisiak produktuen dibertsifikazioa ekarri zuen, makineria eta ezagutzak baliatuta.
Bizikleten ekoizpena, kanoien antzeko hiru tutuekin, asko errotu zen. ORBEA, GAC eta BH izan ziren hiriko hiru marka nagusiak, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS, ECHASA… ahaztu gabe.
Enpresa hauen ingurua, Joseba Aranzabalen eskutik, kokapena, ezaugarri arkitektonikoak eta historia ezagutzeko bisita gidatu bat proposatzen dugu. Industriek etxebizitzekin partekatu zuten espazioa eta horrek eragina izan zuen Eibarko hirigintzan.
Eguna: Urriak 18 eta 25
Ordua: 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz
Topalekua: Errebal Plazia
Partehartzaile kopurua: 20 lagun
Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da:
museoa@eibar.eus
Sarrera doan