Bideo informatiboen grabaketa Museoan

2020/12/14
Armagintzaren Museoan gure bildumako hainbat piezari buruzko bideo informatiboak prestatzen ari gara. José Luis Valenciagak, museoaren ohiko laguntzailea, arma hauen funtzionamendua erakutsi eta honi buruzko azalpen txikia emango digu.
Card image cap

Bideo informatibeon grabaketa Armagintzaren Museoan, Eibar

Bideoak Santa Barbara eguna ospatzeko grabatu ditugu, eta urtarrilean egongo dira ikusgai gure YouTube kanalean. Museoaren sare sozialetan ere partekatuko ditugu.

Aurkeztutako piezak gure bildumako pieza garrantzitsuak dira, honako hauek:

- Pistola mikelete-giltzaduna, Antonio de Doiztuak egina

- Ehiza-ganibet perkusio-pistoladuna, Felipe Galbarsoro

- Merwin & Hulbert errebolberraren kopia, Army modelokoa, lehen aldaera. Anitua y Charola

- Subfusila, Thompson, 1921 modelokoa

- Eraso-fusila, Maschinenpistole 43, MP-43