“Hiriaren finkapena"

2021/05/14
Card image cap

Museo de la Industria Armera - Eibar

Eibarko 675. urteurreneko egitarauaren barruan eta Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an Eibarren jatorriari buruzko bigarren bideoa aurkezten dugu, “Hiriaren finkapena” izenburua duena.
Leire Kareagaren ilustrazioak ditu eta Javier Elorzaren Eibar: Orígenes y evolución, XIV. mendetik XVI.era liburuan oinarrituta dago eta Xabier Kareaga ahotsean

1346ko otsailaren 5ean sortu zen Eibar, Gaztelako Alfontso XI.ak emandako herri-agiriari esker. Hiriaren jarduera industrialak bereizi du beti Eibar. Hasierako errotak eta burdinolak ferramenteria bihurtu ziren pixkanaka, eta haiek eibartar armagintzaren sorrera eragin zuten. Lehenengo fabrika eta tailerrak industria handiak bihurtu ziren geroago, eta horrela sortu zen Eibarko armagintza tradizioa.
XX. mendean zehar, fabrika askok ekoizpen sistema aldatu zuten eta beste produktu berri batzuk ekoizten hasi ziren. Marka hauek gaur egun ere erabiltzen ditugu eta oso ezagunak dira: Alfa, Orbea, El Casco…

Eibar armagintzaren arloan mundu mailako erreferentzia da oraindik, eta bertan ekoizten eta esportatzen diren objektuak kalitate hobe ezinekoak dira.