2026KO DELTA CULTURA TRAYECTORIA SARIA GARA!

2026/07/24
ADI-FAD Diseinu Industrialaren Elkarteak ematen duen 2026ko Delta Cultura Trayectoria Saria jaso dute Eibarko hiriak eta Armagintza Museoak.
Card image cap

ADI-FAD elkarteko Zuzendaritza Batzordearen hitzetan, sari hau ematen diote "Eibarri, duen industria-ondare aberatsa aitortzeko, eta Armagintza Museoari, ondare material baliotsu hori zaintzen, aztertzen eta zabaltzen egindako lan nabarmenagatik. Izan ere, ondare material horren jatorria Erdi Aroan egonik ere, industria-birmoldaketa sakon baten ondoren, gaurdaino proiektatzea lortu baitu.”


Delta Cultura Trayectoria Sariak publikoki aitortzen ditu, bai diseinuaren bai kulturaren esparruan, produktuaren diseinuari buruzko begirada soziala eta kontzeptuala bultzatzen eta eguneratzen laguntzen duten proiektuak, eta, baita  diziplina horren inguruko elkarrizketak, ideiak eta jarduerak sustatzen laguntzen dutenak ere.


ADI-FAD elkarteak Delta sariak -Estatuko ospetsuenak- ematen ditu 1961etik, produktu onenen atalean, eta Dominak izenekoak, 1976tik, diseinu industrialeko ikasketa-amaierako proiektu onenen modalitatean. 2016an sortua, Delta Cultura Trayectoria Saria erabat integratzen da aitortzen ekosistema honetan, eta haren irismena diseinuaren testuinguru kulturala aberasten duten ekimenetara zabaltzen du.



Delta sarien banaketa uztailaren 22an izan zen Bartzelonako Disseny Hub zentroan.


Ezin gara harroago egon.