Eibarko industria-sarearen berreraikuntza 1938-1942 erakusketa

2019/04/25
Apirilaren 25etik ekainaren 2ra
Card image cap

1937ko bonbardaketen ondorengo industria-sare eibartarraren berreraikuntzari buruzko erakusketa da.

1937ko bonbardaketaren ondoren, Eibarko hiria guztiz suntsituta gelditu zen; baina hilabete batzuk beranduago, 1938an, tailer eta fabrika askoren berreraikuntza hasita zegoen Eibarrek bere ekoizpen-ahalmena berreskuratzeko. 1938-1942 urteek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ezarri zuten Eibarko arkitekturan eta hirigintzan.

Gerra Zibilaren ondoren Eibarren eraikitako industria arkitektura ongi bereizten da arkitektura zibiletik edo bizitegi-arkitekturatik. Industria-arkitekturak, enpresaren beharrei erantzuteaz gain, modernitatea erakusten du.

Enpresa piloa zegoen, eta erabilera-nahasketa —enpresak eta etxebizitzak bata bestearen ondoan eta askotan biak eraikin berean ere bai— hiriaren identitate ikurra zen. Enpresen egokitzeko ahalmena eraikinetara ere iristen da, zeinek espazio berriak bilatu behar dituzten.

Erakusketa honek 1938 eta 1942 urteen inguruan egin ziren eraikin industrial esanguratsuenak biltzen ditu. Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoak diseinatu zituen eraikin horietako gehienak.